Atzo Mendaron (Gipuzkoa) gizon bat hilik agertu zen, Deba ibaian. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez gorpua biluzik aurkitu zuen txirrindulari batek eta Ertzaintza ohartarazi zuen. Oraindik ez dute nortasuna zehaztu. Gorpua biluzik zegoen, baina Ertzaintzak esan du hori ez dela erabakigarria heriotza argitzeko, ibaiaren uraren indarrak kendu ahal izan diolako. Azaroaren 5 eta 6ko uholdeetan ito zelako hipotesia eskuartean darabilte.
Atzo Mendaron hilik agertu zen gizonaren heriotza ikertzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu