Aurpegia estalita zuen jende talde batek Donostiako bidaiarien garraiorako autobus bati su eman diote, Bulebarrean, lehendabizi bidean trabeska jarri ondoren.
Lekukoen arabera, erasotzaileak Alde Zaharreko Narrika kaletik iritsi dira Bulebarrera, taldean, eta molotov koktelak eta suziriak zeramatzaten eurekin. Bulebarrean autobus artikulatu bat bidean trabeska jarri dute, eta su eman diote.
Horren ondoren, han hurbil daudenItsas Komandantziari eta banku baten kutxa automatiko eraso diote molotov koktelekin.
San Tomaseko azoka dela eta, jende asko zebilen ordu horretan inguru hartan.
Autobus bati su eman diote Donostian, Bulebarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu