Auzia artxibatzeko eskatu du Madrilen 18/98+ lan taldeak, eta elkarretaratzeak antolatu dituzte larunbaterako

2005eko azaroaren 21a
11:12
Entzun
Bultzada politikoaren ondorioz abiatutako auzien ingurukoak salatzeko sortutako 18/98+ lan taldeko kideak Madrilen dira, auzipetuei elkartasuna agertzera joanda. Auzia dela eta, Casa de Campoko Auzitegi Nazionalaren egoitzara bildu den kazetari kopuru handia baliatu dute berriro ere 18/98 auzia artxiba dezatela eskatzeko.

Hala ere, zailtasunak izan dituzte beren mezuaren berri emateko. 09:30etan zuten asmoa kazetarien aurreko agerraldia egiteko, baina auzipetu guztiak barrura sartu arte adierazpenik egitea galarazi die Poliziak. Era berean, auzipetuei sartu aurretik elkarrekin argazkia ateratzea debekatu diete.

Nolanahi ere,Roberto Etxezarretak eta Maite Aristegik izan dute, azkenean, kazetariekin mintzatzeko aukera. Auzi horiek duela 7 urte abiatu zirela gogorarazi du Etxezarretak, "berme juridikorik gabe" eta "kalitate demokratiko eskaseko gobernu bat" agintean egoteak posible egin zuen "bultzada politikoaren" ondorioz. Ildo bertsutik, prozesu honetan guztian eskubide zibil eta politiko guztiak urratu direla salatu du Aristegik, auzipetuenak ez ezik, "euskal gizarte guztiarenak, batik bat, erabakitzeko eskubidearen alde ari direnenak", azpimarratu du. Hori guztia dela eta, auzia artxibatzeko eskatu dute.

Era berean, larunbaterako elkarretaratzeak antolatu ditutela jakinarazi dute: Euskal Herriko hiriburuetan egingo dira protesta ekitaldi horiek, eguerdiko ordubatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.