Azkarate: "Batasunak gehiagotan esan beharko dio ETAri indarkeria uzteko"

2007ko urtarrilaren 8a
19:08
Entzun
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Batasunak" gehiagotan" esan beharko dio "ETAri indarkeria uzteko. Euskal gizarteak askotan esan izan dio hori ETAri". Ezker abertzalea Anoetan hartutako konpromisoak mantentzen saiatzen ari da, Azkarateren ustez, "zailtasunekin". Batasunak gaur ETAri egindako eskaera (“ETA erakundeari, 2006ko martxoaren 22ko komunikatuan zehaztutako konpromisoak eta helburuak mantendu ditzan” eskatu dio, hain zuzen) bihar Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egingo duela esan du Azkaratek.

De la Vega: "De la Vega: "Batasunari bide luzea geratzen zaio egiteko"

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak ez du baloratu gaur Batasunak ETAri egindako eskaera. “Hau baino ez dut esango: Batasunari bide luzea geratzen zaio egiteko eta Espainiako gizarteak nahi duena, Batasunak bide hori egitea da”, esan du De la Vegak.

Madrazo: “Batasuna bide onean doa”

Javier Madrazo EB-Berdeetako idazkari nagusiarentzat, “Batasuna bide onean” doa gaur egin duen eskaera dela-eta, “baina argitu eta zehaztu egin behar ditu bere hitzek esan nahi dutena”. ETAk “euskal gizarteak esaten duena entzun behar du behin betiko”, Madrazoren ustez, “eta bere oinarri sozialari ere entzun behar dio, indarkeria bukatzeko eskatzen ari zaiolako, bake prozesua eraikitzeko denon artean”. Era berean, Batasuna bere adierazpenekin “koherentea balitz, Ibarretxek hilaren 13rako deitutako manifestaziora joan beharko luke”.

Gaspar Llamazares IUko koordinatzaile nagusiaren ustez, aldiz, Batasunaren eskaera “ez da nahikoa” eta ezker abertzalearen “ezina erakusten du”. Batasunak “lehendabizi Madrilgo atentatua gaitzetsi behar du”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.