Erreakzioak

Azkarraga: "Euskal Herriak madrildarrekin batera negar egiten du gaur"

Lourdes Herrasti antropologoa. ONINTZA LETE IRURETA
2004ko martxoaren 11
12:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragaren arabera, "Euskal Herriak madrildarrekin batera negar egiten du gaur". Hedabideei helarazi dien prentsa oharrean dioenez, "hautsita dago Madrilen egin den sarraski nazkagarriaren aurrean". "Familia askoren bizitza leherrarazi dute, jendea aitarik gabe utzi dute, amarik gabe, senarrik gabe, andrarik gabe, semerik gabe eta alabarik gabe", dio Azkarragaren idatziak.

Hildakoei eta haien senideei "maitasuna" adierazi nahi izan dien Azkarragak, eta "horrelako sarraski bat egin dutenei, gure mespretxua adieraztea besterik ez zaigu geratzen".

"Euskal Herriak negar egiten du gaurko atentantuen hildakoen aurrean, txikituta gelditu diren hainbat familiren aurrean", nabarmendu du Justizia sailburuak. Halaber, gaurko ekintza egiten dutenei "Euskal Herria eta mundu guztia bakean uzteko, eta indarkeriaren estrategia bakean uzteko" eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.