Azkarragak "justizia proportzionala" eskatu du De Juanarentzat

2006ko urriaren 9a
11:24
Entzun
De Juanak gose greba bertan behera uzteak "lasaitu" egin duela aitortu du Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Nolanahi ere, preso donostiarra protesta modu horretara eraman zituen arrazazoiak ez ditu ahaztu, eta De Juanaren kasuan "proportzioz" jokatzeko eskatu dio Espainiako Justiziari. "Espero dut, hemendik aurrera, Auzitegi Nazionalean epaitzen dutenean, justizia proportzionala planteatzea", adierazi du. "Egunkari batean bi artikulu idaztaegatik 90 urteko zigor eskaera edukitzea ez da zentzuzkoa. Hori ez da logikoa inongo herrialdetan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.