Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuak esan du "behin ere ez" diola bozkatuko Batasunari "edo ezker abertzalearen aterkipean dagoen sigla orori", baina "irmoki" defenditzen duela haiek hauteskundeetan izateko duten eskubidea. "Ikertzen ari diren hautesle elkarteei edo zerrendei buruzko erabakia dena delakoa izanda, hemen galtzailea ez da ezker abertzalea, demokrazia baizik, ehunka pertsonen bozkatzeko eskubidea dagoelako jokoan".
Espainiako Alderdien Legearen kontra azaldu da berriro Azkarraga. "Alderdien Legean denak muturreraino joango bagina, PSOEko zerrendak ere ikertu beharko lirateke, bere baitan ETA-pm zeneko jendea dagoelako. Hala ere, argi diot ez naizela eskatzen ari PSOEren zerrendak ikertu behar direnik".
Azkarragaren ustez, "hemen galtzailea ez da ezker abertzalea, demokrazia baizik"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu