Pozik agertu da Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa azkenaldiko atxiloketekin, Europako Batasuneko barne ministroek Bruselan egin duten bileran. "Azken hilabeteak oso onak izan dira ETAren aurkako borrokan", esan die komunikabideei, eta azken bi hilabeteetan "29 etakide" epaileen esku utzi dituztela, 1.500 kilo dinamita atzeman dituztela eta "base logistikoak" desegin dituztela azpimarratu du. Nolanahi ere, "ETAk hor" jarraitzen duela ohartarazi du.
Donostiako Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean, berriz, ustez egunotan ETAren zenbait zulotan atzemandako lehergailu eta bestelako gaiak erakutsi dituzte goizean zehar.
Azken hilabeteak ETAren kontra "oso onak" izan direla azpimarratu du Rubalcabak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu