Aznarren agerraldirik ez eskatzeko PSOEk eta PPk akordioa lortu dutela uste dute CiUk, ERCk eta IUk

2004ko ekainaren 22a
18:39
Entzun
Gaur, Epainiako Kongresuko M-11ri buruzko batzordean agerraldia egitea nahi dutenen zerrendak aurkeztu dituzte talde parlamentarioek, baina, PPk eta PSOEk beraien zerrendetatik kanpo utzi dute atentatuak egin zirenean Espainiako Gobernuko presidentea zen Jose Maria Aznar. Hori, oso susmagarria iruditu zaie beste talde parlamentarioei, eta Espainiako Gobernuko bi alderdi nagusiek akordioa lortu dutela esan dute.

PPk eta PSOEk ukatu egin dute akordiorik lortu dutenik, eta mementuan ez dutela Aznarren agerraldia ezinbestekoa ikusten azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.