Azpeitiko EAk ez du EAE-ANV Alkatetzatik kentzeko zentsura mozioa aurkeztuko

2007ko ekainaren 23a
15:08
Entzun
Azpeitiko EAren zuzendaritzak gaur ziurtatu duenez, EAk ez du EAE-ANVren kontrako zentsura mozioa aurkeztuko Alkatetzatik kentzeko. "Ezetz diogu, hitz maiuskulekin", esan du Julian Unanue presidenteak. Alkartetxean emandako prentsaurrekoan argitu du hori zuzendaritzak; bertako kide denak azaldu dira. Bide batez, Manuel Unanue eta Mikel Ibarzabal zinegotziei "babes osoa" eskaini diete.

Lehengo larunbatean EAk berak, EB-Aralarrekin batera, EAE-ANVren alde egin zuen Iñaki Errazkin alkate izendatzeko (atzo aurkeztu zuten hirurek gobernu akordioa), eta hurrengo egunean Iñaki Galdos Gipuzkoako EAren presidenteak zentsura mozioa aurkezteko eskatu zien alderdikideei, ez zutelako EAJ, EA eta EB-Aralarren arteko zerrenda bozkatuena errespetatu (EAJ).

EAren herriko afiliatu batzuek asteartean esan zuten hilaren 14an alderdiko batzarrak bozkatuena errespetatzea erabaki zuela, baina gaur Azpeitiko EAren zuzendaritzak ukatu egin du hori, "EAJrekin akordiorik ez zela izan adierazi genuelako" eta "beste alderdiekin hitz egiten" ari zirela. EAk "ez zuen erabakirik hartu bi zinegotziei adierazteko nori botoa eman".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.