Azpeitiko gaztetxeko kideek ere heldu diote gaiari, bideo bat eginez, eta matxinadaren inguruko iritzia plazaratuz: «Orduan jauntxoak zirenak gaur bankariak dira. Gaurko espekulatzaileak dira politikariak, epaileak, gure lanabesen eta lanaren jabeak». Orduko gertakariak ekarri, eta aldarrikapena egin dute gaztetxeko kideek: «Soldatapeko lana, dirua eta merkatu sistemarekin apurtzea dagokigu guri, gizakiak gizakia zapaltzen duen azken aldia izan dadin. Orduan ausartu ziren; orain, zergatik ez?».
[youtube]https://youtu.be/_bDl1GNIRmU[/youtube]