#aztnugaL eta Streisand efektua

jon olano
2016ko apirilaren 19a
20:46
Entzun

Streisand efektua deitzen zaio: zentsuratzen den zerbait, zentsuratua izanagatik, gehiago zabaltzen da. Torturaren aurkako murala egin zutenak atxilotu ditu Espainiako Poliziak, horrek Guardia Zibila "iraintzen" zuelakoan, eta Burlatako muralaren irudia sarean zehar barreiatu da berehala, Burlatako horma bateko irudia herri askotara helduz.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako jarduneko barne ministroak adierazi du Espainian ez dela torturatzen, eta ez dagoela "zigorgabetasun tarterik segurtasun indarrak iraintzen dituenarentzat". Esanak esan, Burlatako hormako irudiaren erreplikak azaldu dira herri ugaritan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.