Adierazpena

'Bai Euskal Herriari' ekimenaren adierazpena

2003ko abenduaren 13a
14:01
Entzun
Agur´terdi euskal herritar guztioi!

Urte honen hasieran, Donostian buruturiko ekitaldi batean, iragarri genuen aurtengo urtean bultzada garrantzitsua izango zuela Naziotasun adierazpenak.

Gaurkoa pauso garrantzitsua izango da Euskal Herriarentzat. Alderdikeriak alde batera utzirik, euskal herritarrar sentitzen garen milaka lagun bildu gara euskal herriko kaleetan, EHNA egin asmoz.

Euskal herritar sentitzen garelako, euskara maite dugulako, gure herriari bultza egin nahi diogulako eta Euskal Herriari gure ondar alea, eman nahi diogulako, burutu dugu Euskal Herriko Naziotasun Aitormena.

Euskal Herria onartzen eta errespetatzen dugunon arteko elkarlana, posible ezezik, ezinbesteko dela ere ikusi dugu. Inolako inposaketarik gabe, bakoitzaren atxikimendu askearen bidez, euskal herritarrok bidean aurrera egin behar dugu, zatiketa ukatzaile guztien gainetik Euskal Herria antolatuz eta euskal jendartea mugiaraziz.

Gaur da eguna, inori baimenik eskatu gabe, pausoak ematen hasi garena. EHNA eginaz, gure izatea eta gure herriaren naziotasunaren aldarrikapen argi bat, burutzen dugu.

Zoritxarrez, hausnarketa honi beste errealitate bat gehitu beharrean gaude:Euskal Herriaren izatea – eta gure oinarrizko eskubideak -ukatuak dira bi estatuen aldetik. Historian zehar eginizan duten bezala, gure herria antolatzeko ekinbide guztiak oztopatu asmoz, jazarpen eta errepresioaren bideari ekin diote.

Ezin ukatu garai latzak bizi ez ditugunikgure herri zahar honetan. Garai gordinak eta gogorrak euskal herritar ororentzat. Modu batera nahiz bestera izanik ere, gure ama Euskal Herria kolpatzen duten bakoitzean. gutako bakoitza ere kolpatzen bait dute.

Askotxok diote pausoak emateko garaia heldu dela, baina gehienak hitz polit eta egitasmo berekoietan eroriak dira.

Bai Euskal Herriari ekimeneko kideon hustez, herritarron txanda iritsi da. Herritar bakoitzari dagokigu esku hartzea, ikusle paperak soberan dira!

Euskal Herriak guztion beharra du. Ezinezkoa da euskal herritar izanik eta gure aberria nola kolpatzen eta suntsitzen duten ikusirik, eskuak gurutzaturik egotea.

Horregatik, gaur eta hemen, konpromezu berri bat hartzeko deia egiten dizuegu. Euskaldun orori, euskal herritar orori, Euskal Herria onartu eta errespetatzen dugun guztioi, Euskal Herriari Naziotasun Aitormena egitearen pausua aurkezten dizuegu.

Modu sinple batez, pertsonalki eta borondatea oinarritzat izanik, gure herritartasuna aldarrikatu eta pauso berri bat emango dugu, Euskal Herriaren eraikuntzan.

Gutako bakoitzak gaur eta hemen, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena burutzeko eskaera beteko du. Gutako bakoitzat, euskal herritar gisa bizitzeko apostuaren bidean, lehen hitza emango du:

BAI, bai Euskal Herriari!

BAI, euskal herritarrak gara! ez gara inor baino gehiago, baina gutxiago ere ez!

BAI Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapudi, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Zuberoako lurraldeek osatzen dute; Gure nazioaren lur eremua.

BAI, euskara da gure hizkuntza nazionala.

BAI, eskubide osoko herritarrak izatearen bidean, gure Euskal Herriari dagokion Naziotasun eskubidea onartzen eta aldarrikatzen diogu.

Eta helburu guzti hauek aurrera eramateko, tresna eskuratu eta erabiltzeko konpromezua berresten dugu. EHNA egin eta erabiliaz Euskal Herria eraikitzeko hautua egiten bait dugu.

Ni euskal herritarra naiz, ur tanta bat besterik ez. Euskal Herriko itsasoaren zati izan nahi arren, ezinbestekoa dugu ibai zabal eta idartsu bat osatzea, pausoz pauso, metroz metro estatu arrotzek Euskal Herriari osturiko tokia berreskuratu behar dugu.

Gu gara, guztion esku dago Euskal Herriaren etorkizuna. Euskal Herria eraikiaz soilik, iritsiko gara eskubide osoko euskal herritar izatea. Euskal Herritar libre moduan, BIZI behar dugu Euskal Herri luze zabalean.

Maiz egiten dituten galdera honakoxea da: zertarako balio du EHNA-k?

Galdera, galderarekin erantzuten dugu: Zertarako EHNA, erabiltzeko ez bada?

EHNA egin: gutako bakoitzak bere adierazpena egiteaz gain, bere burua euskal herritartzat hartzen duen orok EHNA egina izan behar du. Nola lortuko dugu besteek Euskal Herriaren nazio eskubidea onartzea guk geuk, euskal herritarrok onartu ezean?.

EHNA erabili: bakoitzak, bere eguneroko bizitzan, modu pertsonalean, baina baita ere, elkarren artean modu antolatuan. EHNAren erabilera maila ezberdinak bultzatu behar ditugu, herri mailan mintzakidetzak osatuz ,EHNAren erabilera erreztu eta landuko dugu.

Ehundaka elkarte, kirolari, politikari edo jende xumek bere atxikimendua helarazi digute Euskal Herriko txoko guztietatik eta hau honela izaki atxikimenduen saila zabalik uzteko erabakia hartu dugu. Beraz hemendik aurrera ere, [email protected] helbidean jasoko ditugu.

Kultura, hizkuntza, hezkuntza nahiz arlo sozioekonomikotik izan ditugu babes erakustaldiak. Baina erakustalditik haratako konpromezu eta aldarriak izan ditugu gurean. Euskal Herriko enpresariei, komertzianteei, diputazio nahiz agintariei orokorrean, EHNA onartu eta errespetatzeaz gain, egitasmo honekin bat egiteko gonbitea luzatzen diegu.

Euskal Herrian, euskal herritar gisa bizitzeko hautua egiten dugun gizon eta emakumeok, EHNA errespetatzeko eskaria luzatzen diegu.

Azken dei bat luzatu nahi genuke

EHNAren ibilbidea hasi besterik ez da egin, hortaz ohartuko zinaten, amaierarik gabeko ibilbide luzeari ekin diogu. Ibilbide honetan ahalik eta jende gehienaren parte hartzea ezinbestekoa da, soilik horrela lortuko bait dugu bidean topatuko ditugun arresiak iragatea.

Horregatik, gaur eta hemen bildu garenon esku dago EHNAri bultzada eta erabilgarritasuna ematea. Ingurukoak EHNA egitera gonbidatuaz nahiz, egunerokotasunean EHNA patrikatik eskura atereaz. Garena garelako...

GORA EUSKAL HERRIKO NAZIOTASUN AITORMENA

GORA EUSKAL HERRIA

GORA UDALBILTZA

Euskal Herrian abenduaren 13 eta 14ean.

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena

[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.