Baionan protestan bildu direnen aurka gogor oldartu da Polizia

Euskal Herriko hainbat tokitan salatu dituzte atxiloketak

2009ko urtarrilaren 23a
17:54
Entzun
Ezker abertzalearen aurkako operazioan Hego Euskal Herrian goizaldean egindako atxiloketak salatzeko Baionan elgarretaratzea egin dute gaur eguerdian. Espainiako Kontsulatuak hirian duen egoitzaren aitzinean bildu dira dozenaka lagun; horien aurka eta bertan zeuden kazetarien aurka gogor oldartu da Frantziako Polizia.

Ezker abertzaleko kideak pankarta zabaltzen hasi eta poliziak kentzen saiatu dira. Ondorioz, tentsio uneak izan dira Poliziaren eta ezker abertzaleko ordezkarien artean.

Baionakoa ez da izan atxiloketak salatzeko egin den protesta bakarra. Izan ere, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bizkaian, EHUren Leioako campuseko Mikel Laboa plazan. Atxilotuetako bat, Arantza Urkaregi, EHUko irakaslea da.

Laudion (Araba), bestalde, ikastolako langile eta ikasleek kontzentrazioa egin dute, bertako irakaslea den eta atxilotu duten Iñaki Olalderen atxiloketa salatzeko.

Arratsalderako kontzentrazio gehiago deitu dituzte Euskal Herri osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.