Bilboko gotzain eta Espainiako Goitzainen Batzarreko lehendakari Ricardo Blazquezen iritzia, bake prozesua "ilunpean" dago momentu honetan. Hala ere, "tunelaren amaierako argia" ikusteko itxaropena badaduela azaldu du.
"Itxaropenezko ibilbideak etapa desberdinak ditu: Euforia uneak daude, eta kezkazko uneak ere bai. Momentu honetan ilunpean dago bake prozesua". Halaxe hitz egin du Europa Pressek antolatzen dituen gosarietan.
"Terrorismoa amaitzeko" elkarlanerako deia egin du Blazquezek, hori "guztiontzat kausa aparta" dela iritzita.
Bake prozesuarekin baikor al dagoen galdetu diote, eta Blazquezek esan du "tunelaren amaierako argia ikusteko gogo bizia" duela. "Errealista naiz itxaropen jarrerarekin".
Bake prozesua "ilunpean" dago Blazquezen iritzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu