Bakeak ez duela "atzera bueltarik" uste du Javier Rojok

2006ko irailaren 29a
15:55
Entzun
Espainiako Senatuko presidente eta PSEko kide Javier Rojok argi dauka Euskal Herrian bakea lortzeko prozesuaatzera bueltarik gabekoa dela. Prozesua luzea eta zala izango dela erantsi du, eta, batik bat, zuhurtasun handiz eraman behar dela aurrera. Perun egin ditu adierazpen horiek guztiak.

"Hau atzeraezina dela sinetsita nago; hogeitamar urtetik gorako sufrimenduarekin irabazi dugu bakea, eta ez dago atzera bueltarik", adierazi du Liman, Alan Garcia Peruko presidentearekin batzartu ostean. "Euskal herritar eta espainiar naizen heinean, [Espainiako] Gobernuan konfiantza dut".

Prozesua gogorra, luzea eta zaila izango dela erantsi du Rojok, eta horregatik guztiagatik, zuhurtzia handiz eraman behar dela aurrera. "Terroristek eta haiei babesa eman dietenek ulertu behar dute hori guztia akatsa izan dela, baina konponbidearekin bat egiteko aukera bat dutela", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.