Bakegintzari buruz aritu dira Errazti eta Lopez; Gobernu osaketari dagokionez jarrerak "oso urrun" daudelako

2005eko maiatzaren 10a
15:07
Entzun
Ia bi ordu egin dituzte bileran Lopezek eta Erraztik. Behin batzarra amaituta, Erraztik esan du giro onean igaro dela, eta batik bat, bakegintzari buruz aritu direla. Izan ere, Gobernu eraketari dagokionez sozialisten eta EAren jarrerak "oso urrun" daudela nabarmendu du.

Atzo, berriz, Aralarreko ordezkariekin egin zuen Lopezek harreman txandako aurreneko bilera. Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidea pozik atera zen batzarretik, Lopez "bazterkeriarik gabe" indar ororekin hitz egiteko prest dela esanez.

PSE-EEk segituan zehaztu zuen, ordea, Batasunarekin ez duela "lankidetzarako aterik" irekiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.