Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK) deituta, ETAren kontrako manifestazioak egin dituzte gaur arratsaldean Bilbon eta Iruñean, Gure eskubidea da: bakea eta askatasuna. ETA ez lelopean.
Bilbokoan milaka batzuk lagun bildu dira. Eragileen artean han izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, EAJ, PSE-EE, PP, EA eta EB-Berdeak alderdien, eta UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariak. Iruñekoan ere jende asko bildu da, eta UPN, PSN, IU eta EAJ alderdiek deialdiarekin bat egiten dute. Haiez gain, UGTk eta CCOOk ere bai, baita Libertad Ya herri plataformak ere.
ETAk su-etena hautsiko zuela esan eta hurrengo egunean antolatu zituen BAK-ek manifestazio horiek, "berriro hiltzen hasteko erakutsitako asmoaren aurrean, ETAri desagertzeko eskatzeko".
BAKek deituta, ETAren kontrako manifestazioak egin dituzte gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu