BAKen manifestazioa otsailaren 10ean, "ETAren behin betiko bukaera exijitzeko"

2007ko urtarrilaren 17a
19:01
Entzun
Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK) manifestazioa antolatu du otsailaren 10erako. Bilbon izango da eta "ETAren behin betiko bukaera" exijituko dute. Urtarrilaren 14an hartu zuen koordinakundeak erabaki hori, urteko batzar nagusian. BAKen ustez, ETAk Madrilen bi pertsona hilda, "bake prozesua ere hil zuen" eta erakunde armatuak gero atera zuen agiriarekin, "indarkeria berriro erabiltzeko mehatxu egiten du". Gatazka politikoa eta "indarkeria terrorista" bereiztu beharra dagoela dio koordinakundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.