Baketik: hamar urte bizikidetza berri baten alde lanean

2016ko urriaren 19a
12:53
Entzun

Arantzazun aurkeztu zuten 2006ko urrian, "gatazkaren lanketa etikoa" bultzatzeko helburuarekin, eta horretan aritu dira azken hamar urteotan Baketik-eko kideak. Bost urteko muga gainditzean, berriz, fundazioak berrikuntza prozesua jarri zuen abian, eta, etika oinarri hartuta, "eraldatze pertsonal eta sozialak" bultzatzea jarri zion helburu bere buruari.

Fundazioak norbanako eta familientzako bizikidetza proiektuak ditu egun esku artean. Dagoeneko horietan parte hartu dute 31.000 ikaslek eta hamabost udal inguruk. Hala, lehen hamar urte hauetako balorazio baikorra egin du fundazioak, eta hala begiratzen dio etorkizunari ere.

Hala, hamargarren urteurrena ospatzeko hainbat hitzaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Horietatik lehena larunbatean izango da, Donostiako Amara Plaza hotelean, Zentzu etikodun gizarte politiketarako aukerak izenburupean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.