Baketzean eta normalkuntza politikoan alderdi politiko guztiek parte hartu behar dutela adierazi diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariari. Aralarrek eta EB Ezker Batuak sustatutako mozioarekin bat egin dute EAJk eta Alternatibak, eta aurrera atera da proposamena. Hartan eskaria egin dute: "Alderdi eta erakunde guztiek inplikatu behar dute baketzean eta normalkuntza politikoan, helburu horiek lortzeko urratsak egiteko".
PPk eta PSE-EEk ez dute babestu mozioa, eta Hamaikabatek abstentziora jo du.
Baketzean alderdi guztiek parte hartu behar dutela esan dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu