Igande goizaldean Ondarroako ertzain etxearen kontra egin zuen atentatuan ETAk ahalik eta ertzain gehien hil nahi zituela iritzi zion atzo Javier Balza Jaurlaritzako Herriziango sailburuak.
Atentatua egiteko moduan oinarritu zen iritzi hori emateko, Balzaren arabera, ekintzaileek lehergaiz betetako autoa abisurik eman gabe utzi baitzuten ertzain etxearen atarian, maletategia atarira begira jarrita. Autoa atarian utzita, autotik atera eta molotov koktelak jaurti zituzten Ertzaintzaren egoitzaren kontra, Balzaren iduriko, ertzainak irten zitezen eta leherketak ahalik eta gehienak harrapa zitzan.
Leherketa handia izan zela onartu zuen Herrizaingo sailburuak, Gasteizen Vital Kutxaren kontra egindako atentatuan bezala. Batean zein bestean ETAk ehun bat kilo lehergai erabili zituela adierazi zuen.
Balzaren arabera, ETAk "sarraskia" egin nahi izan du Ondarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu