Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak uste du Nafarroako Parlamentuak "herria ordezkatu" egiten duela, baina ez duela "herri burujabetasunik". Horregatik, dei egin du "nazionalistek ohituta gaituzten hizkuntzaren manipulazioaz pozoitzen ez uztera".
GeroBaiko Manu Aierdi legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez egin ditu adierazpenok Barcinak. Aierdik galdetu dio ea bat egiten duen Javier Morras Nafarroako Barne kontseilariak adierazitakoekin. Hark parlamentuan esan zuen herri subiranotasuna ez zegoela parlamentuan. Barcinak esan du bat datorrela adierazpen horiekin.