Yolanda Barcina (UPN) dagoeneko berriro Iruñeko alkate ikusten da, PSNk Uxue Barkosen (Nafarroa Bai) hautagaitza ez duelako bozkatuko EAE-ANVren botoekin bat ez egitearren, eta hurrengo legealdian PSN udal gobernuan nahiko lukeela esan du. "Beti konfiatu izan dut PSNk demokraton marra ez zuela gaindituko eta ez zela ANVrekin akordioetara iritsiko. Orain PSNko zinegotziak [4] gurekin udal gobernuan egotea nahiko nuke", esan du gaur Barcinak.
1999-2003 legealdian UPNk eta sozialistek akordioak izan zituztela gogoratu du, "eta hiriarentzat emaitza onak eta fruituak eman zituen horrek".
EAE-ANVk Iruñeko Udalean ez lukeela beharko adierazi du Barcinak, "ezta atzeko atetik sartuta ere".
Barcinak PSNkoak Iruñeko udal gobernuan nahiko lituzke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu