Bardean agerraldia egin dute gaur Sortuko hainbat ordezkarik, aste honetan Espainiako Armadak han egin dituen maniobren inguruan hitz egiteko.
Salatu dute Espainiako militarrek 60 urte inguru daramatzatela inguruan, "nafarren borondatearen kontra okupazio militarra inposatuz".
Haien ustetan, gizarteaz gain, Nafarroako hainbat erakundek ere behin eta berriro eskatu dute tiro eremua ixteko, eta lurralde eremu hori herritarren erabilerara bideratzea galdegin dute. "Bardeak nafar guztionak direlako, ez dugu nahi kapitalaren zerbitzura egiten diren eta interes geo estrategikoak dituzten gerrak Nafarroako lurretan prestatzea", azaldu dute.