Alfonso Alonsok eta Javier Marotoren kontra Kontuen Epaitegiak emandako epaiak argi uzten du, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen ustez, Gasteizko PP "Valentziako eta Madrilgo PPrik ilunenaren pare" dagoela.
Biek barkamena eskatu behar luketela uste du Peio Lopez Muniain Gasteizko Udaleko PSE-EEren bozeramaileak: "Hau da Marotok hainbeste goraipatzen duen kudeaketa ekonomikoaren ondorioa; hau da PPren ibibide soziala: diru funts publikoak hirugarrenen onerako erabiltzea". Gauzak horrela, PPko bi buruzagiek barkamena eskatu behar luketela uste du Lopez Muniainek.
Juantxo Lopez de Uralde Podemoseko diputatuak, berriz, PPko kideak ekainaren 26ko hauetskundeetarako inhabilitatzeko eskatu du. Eta, Nagua Alba Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak azpimarratu du auzi honek argi uzten duela "PPren ustelkeria Euskadira" iristen dela.
Eh Bildure iritzian, berriz, beraiek dimititu behar lukete.