Barkos, Nafarroaren erabaki gaitasuna mugatzearen aurka

2015eko azaroaren 5a
17:05
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak jakinarazi duenez, PPk laugarren xedapen iragankorra kenduko du Espainiako konstituzioa erreformatuz gero. Asmo horren kontra mintzatu da Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea.

Nafarroako herritarren erabakitzeko gaitasuna mugatzearen kontra azaldu da Barkos, eta xedapen iragankorra kentzeko proposamena "aurrekanpaina guztietan errepikatu" ohi dela adierazi du.

EAJk, berriz, "nafarrekiko errespetu faltatzat" jo du Rajoyren asmoa. Unai Hualde Napar Buru Batzarreko presidentearen ustez, "larria" da Rajoyren iragarpena, argudiatuz Nafarroako Parlamentuari eta herritarrei dagokiela xedapen horren inguruan erabakitzea, ez "estatuari".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.