Barloworld enpresak Tourretik aurrera ez du babestuko taldea

2008ko uztailaren 19a
14:11
Entzun
Moises Dueñas Barloworld taldeko txirrindulariak Frantziako Tourrean -EPOagatik- positibo eman duela-eta, Barloworld enpresak gaur jakinaraziko du itzulia bukatzen denetik ez duela taldea babestuko, erretiratu egingo diola babesa.

"Gure enpresaren baloreak taldearen bidez helarazi nahi ditugu eta ez dugu batere tolerantziarik dopajearekiko", esan du gaur Chris Fisher Barloworld enpresako buruetako batek.

Joan den Italiako Giroan Barloworldek taldeari adierazi zion babesten segituko zuela. Dueñasen positiboarekin erabakia aldatu du.

Atzo Saunier Duvalek, Riccardo Ricoren positiboa dela kausa, bere taldeari babesa ken diezaiokeela zioen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.