Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak gaur adierazi du Poliziak eragotzi egingo duela "ETA erakundeetara itzultzea", eta atzoko operazioa jarri du adibide gisa. Ezker abertzaleko hamar kide atzeman zituzten; haien artean, Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta Rufi Etxeberria.
Ezker abertzaleak berriz ere erakundeetan parte hartzeko aukera bakarra dago, Rubalcabak dioenez: "ETA desagertzea". "Bestela, erradikalek ezingo dute politika egin".
Ministroaren arabera, Poliziak sei hilabeteko ikerketaren ondoren egin zuen atzoko operazioa.
Rodolfo Aresen ustea
"Itxura denez, legez kanpoko alderdia bersortu nahian zebiltzan atxilotuak", esan du gaur Ondarroan (Bizkaia) Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. "Auzitegi Nazionalak izango zuen haiek atzemateko zantzurik".
Barne ministroak dio Poliziak eragotzi egingo duela "ETA erakundeetara itzultzea"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu