Barnierrek dio bahituta dauden kazetari frantsesak ondo daudela

2004ko irailaren 10a
13:35
Entzun
Frantziako Atzerri ministro Michel Barnierrek esan duenez, Iraken bahituta dauden bi kazetari frantziarrak ondo daude. Jakinarazi duenez, "seinale argiak" dituzte bi kazetariak bizirik daudela jakiteko, eta bahitzaileek beraiekin "tratu ona" dutela ziurtatzeko. Barnierrek dio bahiketak bukaera ona izango duen itxaropena duela, baina "zuhurrak" izan behar dutela.

Hiru aste igaro dira jada Christian Chesnot eta Georges Malbrunot kazetariak bahitu zituztenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.