Barrena: "Espainiako Gobernuak hildako bat jarri du mahai gainean"

2007ko abenduaren 26a
18:10
Entzun
Pernando Barrena Batasuneko zuzendaritzakideak gogor salatu du Unai Gonzalez presoaren amaginarreba Natividad Juncoren heriotza. "Espainiako Gobernuak hildako bat jarri du mahai gainean, baita eskenatoki politikoan ere", esan du gaur arratsaldean, prentsaurrekoan.

Junco larunbatean Gonzalez Teruelgo (Espainia) kartzelara bisitatzera joan zen eta auto istripua izan zuen. Atzo hil zen. Gertaera hura istripu soiltzat jotzeari, "hipokrisia" deitu dio Barrenak.

Presoen sakabanaketa bukatzeko eskatu du Batasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.