Hilketa Iruñean
Barrenaren iduriko, Aznar da Madrilgo heriotzen zein Berroetaren hilketaren arduradun politikoa
Ezker abertzaleko buruzagi Perndando Barrenak prentsaurrekoa eman du Angel Berroetaren hilketaren azterketa egiateko. Barrenak hertsiki lotu du Berroetaren hilketa Madrilgo sarraskiaren inguruan Espainiako Gobernuak eta PPk izan duten jarrera informatiboarekin. Hain zuzen ere, Berroeta Madrilgo sarraskiko 201. biktima dela nabarmendu du Barrenak, eta atentatuen zein gaurko hilketaren egile materialak beste batzuk diren arren, heriotz horien guztien arduradun politikoak Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidentea eta Miguel Sanz Nafarroakoa direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu