Gasteizko suhiltzaileek adierazitakoaren arabera, bart, papera birziklatzeko beste lau edukiontzi erre dituzte, aurreko egunetan kontainerrak erre zituzten auzo berean, Zaramagan. Ertzaintzak dagoeneko jakinarazi du erreketa kale borroka ekintza dela eta aurreko eguneko gertakariekin lotu du. Gasteizko Udaltzaingoak, ostera, ikertzen darrai, eta ez du zehaztu bandalismo ekintza den edo kale borrokarekin lotzen duen.
Edukiontziak Zaramaga auzoko kale ezberdinetan eta ordu desberdinetan erre dituzte.
Bart, beste lau edukiontzi erre dituzte Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu