PPko lehendakarigai Antonio Basagoitik gaur goizean adierazi du EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluk "ahal badu, Mas anaiaren urratsak" segitzeko asmoa duela, uste baitu Kataluniako eztabaida politikoak "baldintzatu" egingo duela gauerdian hasiko den hauteskunde kanpaina.
Estatus politikoa aldatzeko asmoen aurrean, "etsitzeko prest ez daudenen alternatiba bakarra" PP dela azaldu du Basagoitik. Gainera, PSE-EEri egotzi dio oinarrizko gauzetan iritzi zehatzik ez izatea: "Horrek zalantza izugarriak sortzen ditu haien artean ere, etsipenaz aparte". PSEren jarrerak EAJri mesede egiten diola erantsi du.