Istripua
Basauriko lagun bat hil da Castron izandako auto istripuan
Basauriko lagun bat zendu da gaur goizaldean Castron (Kantabria, Espainia) izandako auto istripu batetan. Istripua A-8 autobidean izan da; bi autok elkar jo dute, eta kolpearen ondorioz gidaria ibilgailutik atera da. Gidariak ez zeraman segurtasun-uhala jantzita. Hildako laguna L.M.G.G da, eta 40 urte zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu