Joseba Permach Batasuneko kideak gaur azpimarratu du gatazka konpontzeko beharrezkoa dela "euskaldunek, askatasunez, euren etorkizun politikoa, soziala, kulturala, ekonomikoa edo linguistikoa erabakitzeko modua bermatzea". Horretarako Permachen iritziz "oinarrizkoa da autodeterminazioa eskubidea aitortzea". Ezker abertzaleak edo Batasunak ezezik gizartearen gehiengoak eskatzen duela azpimarratu du Permachek.
Adierazpen hauekZapaterok atzo egindako adierazpenen harira egin ditu. Autodeterminazio eskubidea ez duela negoziatuko eta ez duela onartuko esan zuen atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, Espainiako Kongresuan.
Europako hainbat herrialdeetako adibideak ere ekarri ditu gogora Permachek eta bereziki azpimarratu du Iralandako kasuan autodeterminazio eskubidea aitortzeak izan zuen garrantzia: "Zapaterori Tony Blairrekin (Erresuma Batuko lehen ministroarekin) dituen bilera horietako batean Stormonteko Hitzarmenaren kopia bat eskatzeko deia egiten diogu. Eta ikus dezala autodeterminazio eskubideak balioa duela gatazkak parametro demokratikoetan konpontzeko".
Politika
Batasuna: "Gatazka konpontzeko autodeterminazio eskubidea aitortzea beharrezkoa da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu