politika

Batasunak balizko bake prozesu baten atarian ezker abertzalea "ahuldu" nahi izatea egotzi die EAJri eta PSOEri

2006ko martxoaren 14a
16:19
Entzun
"PSOE eta EAJ, elkar harturik, beraien indar guztiak erabiltzen ari dira momentu honetan eta herrialde honetan zabaltzen ari diren aukerei eraso egiten saiatzeko". Joseba Permach Batasuneko mahaikidearen hitzak dira. Ezker abertzalearen aurkako "erasoen" arduradun nagusiak PSOE eta EAJ direla adierazi du Permachek. Era berean, "irtenbide prozesua baldintzateko" asmoa ezezik, bake prozesu horren atarian ezker abertzalea "ahuldu" nahi izatea leporatu die bi alderdiei.

Era berean hainbat hedabide eta arduradun politikoren jarrera kritikatu du Permachek gaurko agerraldian. Eztabaidaren arreta Otegiren espetxeratzeko aukeraren inguruan biltzea egotzi die. Permachek azpimarratu du Otegiren solaskide papera ez dela "benetako" eztabaida. Eta zenbaitek, "modu gaiztoan" erabiltzen dutela "benetako eztabaida ukatu eta ezkutatzeko" asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.