Batasunak Juan Mari Olano Askatasunaren eleduna aske utz dezatela eskatu du gaur, eta "ezker abertzalearen kontrako jazarpen ideologiko eta penala" dagoela salatu du.
EAJ kritikatu du. "Badirudi EAJren obsesioen helburu bilakatu dela Olano. Aldez aurretik pentsatuta atxilotu zuten igandeko mobilizazioan, eta berriro erakutsi dute [Espainiako] Auzitegi Nazionalak, PSOEk, EAJk eta Ertzaintzak helburu berak dituztela euren agendan".
EHAK-k hurrengo bilkuran Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariari galdera egingo dio Ertzaintzaren jokabide "basatia" dela-eta.
Batasunak dio "ezker abertzalearen kontrako jazarpen ideologiko eta penala" dagoela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu