Batasunak dio "positiboa" dela Garzonen autoa

2007ko urtarrilaren 27a
16:46
Entzun
Baltasar Garzon epaileak atzo autoan esan zuen Batasuneko kideek "pertsona bezala eskubide zibil eta politikoak" dituztela. Halaber, "Batasuna eta ETA direla esate hutsagatik ezker abertzalea kriminalizatzea ondorio sinplista da eta ez dator bat errealitatearekin", esan zuen, eta hori guztia Karmelo Landa Batasuneko kidearentzat, "positiboa" da. "Askatasunera hurbiltzen den oro da positiboa", adierazi du gaur Landak Madrilen, Izquierda Castellanak antolatutako hitzaldian. Hala ere, "erabateko askatasunik ez" dagoela ohartarazi du.

EHAKrentzat ustez, "albiste ona" da atzo Garzonek auto hori atera izana. "Haren estrategia berria edo estrategia aldaketa esan nahi du", uste du Julian Martinez EHAK-ko Gasteizko legebiltzarkideak. "Dena den, denborak esango du aldaketa benetakoa den eta zertan zehazten den".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.