Batasunak erakundeak ez eratzeko eskatu die alderdiei

2007ko maiatzaren 14a
13:50
Entzun
Batasunak beste alderdi politikoei gutun bana bidali die, maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeen ondoren erakundeak ez eratzeko eskatuz. "Izan ere, hauteskunde hauek ez dira demokratikoak izango", haren ustez, Abertzale Sozialistak izeneko hautesle elkarte denak eta EAE-ANVren 133 zerrenda balio gabe utzi dituztela-eta.

Ezker abertzalearen hainbat buruzagik Bilbon elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, EAJren egoitza nagusiaren atarian, Herritarren borondatea errespetatu leloarekin.

Jone Goirizelaia Bilboko Udalerako ASren hautagaiak ez du zehaztu gutuna EAE-ANVri ere bidaliko dien eta bertako legezko hautagaiei bozen ostean erakundeetan ez parte hartzeko eskatuko al dieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.