Politika

Batasunaren iduriko, Espainiako Konstituzioa indargabetzea litzateke konponbidea

2006ko urtarrilaren 7a
15:31
Entzun
Jose Mena Aguado teniente jeneralak Konstituzioak "Espainiaren batasun guztiz santuari" buruz esaten duenaren "irakurketa zehatz eta berezia" egin duela iritzi dio Joseba Permach Batasuneko mahaikideak. Hori dela eta, arazoaren konponbidea ez dela Armadako buru hori kargutik kentzea adierazi du, baizik eta Espainiako Konstituzioa bera indargabetzea.

Permachen ustez, Konstituzioa da herrien eskubide demokratikoak ukatzen dituena, eta ildo horretatik, Estatuak baztertu egin beharko luke "Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako herritarren borondatearen aurka indarkeria gehiago erabiltzeko aukera".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.