Pernando Barrena Batasunaren bozeramailearen ustez, EAJ eta PSOE EAEko Estatutua eta Nafarroako Foru Hobekuntza "berriro Espainiako Konstituzioaren barruan egokitu" nahian dabiltza, eta "hori herri honentzako beste iruzur politiko bat litzateke".
Arantza Santesteban, Patxi Urrutia eta Jon Garairekin eman du prentsaurrekoa Barrenak, eta EAJk Nafarroan "bazkide berria" topatu duela esan du: Nafarroa Bai. "Jeltzaleen ildo politikoa segituko du Nafarroa Baik".
Konponbidea lortzeko, herritarren erabaki eskubidea ezinbestekotzat jo du Batasunak.
Batasunaren ustez, EAJ eta PSOE "beste iruzur politiko bat" prestatzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu