Pernando Barrena Batasunaren buruzagiak kritikatu egin du Zapaterok Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan izandako jarrera, "ezezko biribila eman dielako irtenbide politikoei". Haren ustez, "larria da" hori, eta "herri honek ezin du inondik ere ontzat eman".
Hala ere, aurrera egiteko "aukera" oraindik badagoela uste du Barrenak. "Erabakitzeko gaitasuna eta lurraldetasunaren errespetuaren alde gaudenon ardura da indarrak artikulatzea, eduki politikoetan oinarritutako prozesuak aurrera egin dezan", esan du.
Barrenaren iritziz, "penagarria" izan da EAJk eztabaidan izandako jarrera, "Zapaterori kritikarik ez diolako egin bake prozesuaren kudeaketaz", eta haien "kezka bakarra" eskumen batzuk lortzea delako.
Batasunaren ustez, Zapaterok "ezezko biribila eman die irtenbide politikoei"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu