"Batasunerako" deia egin du Zapaterok

2007ko abenduaren 1a
16:03
Entzun
Madrilgo Moncloa Jauregian, Espainiako presidentearen egoitzan, egindako adierazpen instituzional baten bidez gaitzetsi du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak guardia zibilen kontrako tiroketa.

Gaitzespena adierazteaz gain, alderdi "demokratikoei" batasunerako deia egin die Zapaterok, eta horrelako uneetan elkarrekin aritzea inoiz baino beharrezkoagoa dela esan die: "gaur inoiz baino argiago jakin behar dute terroristek denok batuta gaudela haien kontra".

ETAri ohartarazi dio indarkeriaren bidez ez duela ezer lortuko, eta horrelako ekintzen egileen etorkizuna porrota dela. "Hainbeste atentatuk ez die oraindik erakutsi biktimentzako mina baino ez dutela ekartzen, eta ezinbestean garaituak izango direla egileak". Gaurko erasoaren egileak atxilotuak izango direla, beren zigorra zorrotz beteko dutela eta "egindako minagatik ordainduko" dutela agindu du.

Hildako eta zauritutako guardia zibilen familiei elkartasuna adierazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.