Arrantza

Baxurako arrantzaleek itxi egin dute Lohizuneko kaia, pelajikoei sarrera galarazteko

2006ko ekainaren 1a
15:23
Entzun
Baxurako arrantzan ibiltzen diren zortzi itsasontzik itxita daukate Donibane Lohizuneko (Lapurdi) portuaren sarrera, antxoaren arrantzaldia hasi berri duten ontzi pelajikoek arrantzatutako antxoa kaira sar dezaten eragozteko. Bolintxeroen iduriko, bidegabea da eurei antxoaren gutxieneko tamaina bat ezartzea, eta, aldiz, sare pelajikoekin eurak baino askoz antxoa txikiagoa harrapatzea.

Lapurdiko baxurako arrantzaleak 50 inguru dira eta hamar bat ontzitan ibiltzen dira. Beraz, ez dira asko. Baina beren lanpostuak defenditzeko prest daude, eta horretarako sare pelajikoekin ibiltzen diren itsasontziei Lohizuneko kaian sartzea eta antxoa sal dezaten galaraztea erabaki dute.

Izan ere, bolintxeroen iritziz ez da onargarria eurei antxoaren gutxieneko tamaina bat ezartzea, eta, era berean, sare pelajikoekin arrantzan ibiltzea baimentzea. Izan ere, pelajikoek harrapatzen duten guztia eramaten dute, arrainaren tamaina bereizi gabe. Finean, bolintxeroek baino antxoa txikiagoa harrapatzen dute sare horiekin dabiltzanek.

Donibane Lohziuneko kaia gutxienez biha arte eduki nahi dute itxita, gaur azken orduan baitira iristekoak ontzi pelajikoak. Nolanahi ere, litekeena da itsasontzi horiek beste porturen batean saltzea antxoa hartara iskanbilak saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.