[YouTube]http://youtu.be/r8zJdrIlM34[/YouTube]
Pasa den larunbatean osatu zuen Jon Lekuonak Ordiziatik Iruñerako bidea monozikloz. Ez zen erronka xamurra eta eguraldiak ez zuen batere lagundu. Hala ere, goizean goiz monozikloa hartu eta iluntze partean iritsi zen Lekuona Iruñera, presoen eskubideen aldeko defentsan. Erronka Ordizia eta Euskal Herriko sei hiruburu lotzea da: Iruñea, Donostia, Baiona, Maule, Bilbo eta Gasteiz.