Espainiako Gobernuak onartutako dekretua argitaratu du gaur BOE aldizkari ofizialak eta iragarri gabeko hamaika zehaztasun jasotzen ditu. Hala gertatu zen berriki lan erreformarekin ere.
Bestalde, Ministroen Kontseiluan gizarteari ukatutako azalpenak eman dizkie gaur Espainiako Gobernuak atzerriko inbertitzaileei eta komunikabideei, ingelesez idatzitako dokumentu batean.
The Spanish Economy webgunean zabaldu dute informazioa. Bertan jasotzen denaren arabera, azkeneko neurriekin 56.440 milioi euro biltzea espero du PPren Gobernuak 2014ra bitartean. Bildutakoaren % 40a BEZaren igoerari esker izango da.
Horrela, Mariano Raxoik 22.100 milioi euro bilduko ditu BEZaren igoerari esker, 13.760 milioi euro enplegu sailean egindako murrizketei esker, eta beste 9.220 milioi euro alor publikoan egindako murrizketei esker.
Iragarritako neurriekin, 2012an 13.530 milioi euro bilduko dituzte, 22.865 milioi euro 2013an, eta 20.045 millones de euros 2014an. Guztira, 56.440 milioi euro.
Hemen, Gobernuak zabaldutako dokumentua irakurri daiteke bere osotasunean (ingelesez).