Begoña Errazti EAko lehendakari ohia EAJk Bermeon antolatutako ekitaldi batean izan da. Kasinoan izan da ekitaldia, Busturialdea eskualdearen etorkizunari buruzkoa. Jardunaldia izan da. Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Jose Luis Bilbao (EAJ) Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Xabier Legarreta (EAJ) Bermeoko alkateak hitz egin dute.
“Egitasmoa badago, eta ni hori ezagutzera etorri naiz”, esan du Erraztik.
1999-2007 artean izan zen EAko lehendakari. Kargua utzi zuenetik ez da ikusi izan EAko ekitaldietan-eta. Unai Ziarretak hartu zuen haren lekukoa. Erraztik berak, berriz, Carlos Garaikoetxearena.