Kamioi baten istripuagatik 12 orduz itxita egon ondoren, goizeko hamaikak eta laurdenetan ireki dute NA-1210 errepidea, Belateko mendatearen (Nafarroa) parean, garbitu ondoren.
Gaueko hamaika eta erdietan kamioi batek istripua izan du eta zeraman karga bidera erori da. 16 tonako inprenta zeraman eta bide erdia baino gehiago hartu du eroritako materialak. Horregatik, itxita egon den bitartean, Lapurdi aldera joateko A-15 autobidea hartzea gomendatu du Nafarroako Gobernuak.
Istripua Belateko mendateko errepide zaharrean gertatu da, NA-1210an. Izan ere, errepide berrian, N-121An, Belateko tunela itxita dago hilaren 29 arte konponketa lanak egiteko.
Belateko mendatea itxita egon da 12 orduz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu