Erreakzioak

Belgikako Fiskaltzak Moreno eta Garziaren askatasunaren aurkako helegitea aurkeztuko du

2004ko martxoaren 17a
14:24
Entzun
Belgikako Fiskaltzak Thierry Freyne epaileak Luis Moreno eta Rakel Garcia aske uzteko hartutako erabakiari helegitea jarriko diola iragarri du gaur. Halaber, Freyne epailek bi euskal herritar horien aurka Espainiak egina duen estradizio eskaera ukatu zuen, Espainian ustez egindako delituak Belgikan preskirbatuta daudela argudiatuz. Fiskaltzak erabaki horri ere helegitea jarriko diola nabarmendu du.

Lieve Pellens Fiskaltzaren bozeramaileak adierazi duenez, "Fiskaltzak Bruselako Ganberan jarri du helegitea, eta hamabost egunen buruan hartu beharko du erabakia". Pellensen arabera, Belgikako polizia atxiloketak egitera behartua zegoen "euroagindua" zegoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.